Softwaren erabiltzaileak daukan askatasunaren mailaren eta sofware hori erabiltzeko eta eraldatzeko askatasunaren arabera mota desberdinak daude:
- SOFTWARE ASKEA: software mota hau erabiltzaileak kopiatu, eraldatu, zein banatu dezake. Iturri kodigo eskuragarri daukate software hauek. Noizean behin nahasi egiten dira aske eta dohain kontzeptuak software mota hauetan, ingelesetik baitator eta bata zein bestea modu berdinean itzultzen dira ,”free” esaten da. Software hau ez dauka zertan dohainikoa izan behar.
- DOMINIO PUBLIKOKOA: Software hau ez dago copyright-arengatik babestua. Honek esan nahi du sortu egin duen pertsonak ez daukala inolako eskubiderik software honen gainean, hau da, ez dauka inolako kontrolik software honekin egiten denarekin.
- COPYLEFT: copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana izango du.
- SEMI-FREE SOFTWARE: sofware mota bat da zein guztiz askea ez den, hala ere erabiltzeko, kopiatzeko, aldatzeko eta banatzeko baimenak ditu, helburu ez-lukratiboentzako bada.
- FREEWARE: software mota hau beti dohainikoa da, baina ez dauka zertan librea izan behar. Batzuetan iturriko kodigoa ematen da software hauetan.
- SHAREWARE: mota honetako software-ak, erabiltzaileak denbora-tarte baterako bakarrik erabili ditzakeen softwareei deritzaie, produktua ebaluatzeko asmoz.
Software bat askea noiz den jakiteko, lau askatasun daude ezarrita. Askatasun horiek Richard Stallman-ek ezarri zituen, software askearen kontzeptuaren asmatzailea eta free software foundation-aren fundatzailea. Lau askatasun horiek hurrengoak dira:
0 – ASKATASUNA: programa bat erabiltzeko askatasuna, edozein helbururako.
1 – ASKATASUNA: programa bat nola funtzionatzen duen jakiteko askatasuna eta erabiltzailearen beharretara aldatzeko askatasuna.
2 – ASKATASUNA: programa baten kopiak banatzeko askatasuna, edozeini laguntzeko asmoz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina